Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldetik hasita, igandera bitartean festa giroan murgilduta ibiliko dira Arroabeko auzotarrak. Izan ere, atzo Kazaola baserrian botatako suziri txikiarekin eman zieten hasiera aurtengo Karmen jaiei.
Azken urteotan ohitura bihurtu den bezala, jaietarako prestatutako karrozarekin batera baserriz baserri ibili ziren auzoko txoko guztietara festa zabaltzen. Urdin koloreko kamiseta soinean, jan-edana eta festa giro aparta lagun izan zuten auzotarrek.
Ibilbidea amaitutakoan, herrigunera itzuli eta Joxe Miel plazan egin zuten txupinazo ofiziala. Aurtengoan, Arroabeko Festa Batzordeko kideak arduratu ziren suziria jaurtitzeaz. Festak ez zuen etenik izan goizaldera arte, DJ Patx-en musikarekin.
