Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Pazko Jaietan murgilduta dira goizaz geroztik Aizarnako herritarrak. Eguraldi eguzkitsuarekin, goizetik festa giroa da nagusi han, eta egun guztian zehar ere ez da jai giro hori faltako. Usadioari jarraituz, gainera, baserritarrez jantzita atera dira kalera hainbat herritar.
Goizean artisauak eta haurrak izan dira protagonista. Artisauek askotariko produktuekin osatutako postuak jarri dituzte plazan. Haurrek, berriz, margotzen eta eskulanak egiten eman dute goiza, baita bertaratutakoentzat mokadua prestatzen ere. Plazaren bazter batean, hainbat lagun bazkarirako arkumea erretzen eta txorizo pintxoak prestatzen aritu dira. Bien bitartean, Maitane Iturrioz eta Garazi Larrañaga trikitilariek giroa alaitu dute.
Eguerdian, jan-edanerako tartea ere izan dute herritarrek. Mahai luzeetan eserita, eta ahal zen neurrian itzalpean, bero handia egiten baitzuen, arkume errea eta sagardoa dastatzeko aukera izan dute. Bazkalondoa girotzeko, toka eta txapel jaurtiketa txapelketak egin dituzte.