Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Hamaikagarren aldiz antolatu du aurten Laiak dendak ardo dastaketa eta aurtengoari ere harrera beroa egin diote zestoarrek.
Beroa egiten bazuen ere, giro bikaina nagusitu da kiroldegiko aterpearen itzalpean. Aurtengoan, hamar upategiren eskaintza zabala izan dute aukeran bertaratuek: Aimarez, J. Guzmán Aldazabal, Rioja Bordón, Monteabellón, Mazuela, Aitaren, Albet i Noya, Tritium, García de Olano eta Ramírez de la Piscina.
Ardo baten eta bestearen artean, Exclusivas Mardu, Maisor, Basatxerri eta Floridako Merkatuak eskainitako pintxoak dastatzeko aukera ere izan da. Aurten ere, Ustekabe txarangaren musikak girotu du zapatu eguerdiko jan-edana.
Aurtengo ardo dastaketa Fundizio Fest egitarauaren barruan sartu dute. Hala, arratsaldetik goizaldera arte kontzertu festa izango da herrian.