Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro ederrean ospatu dituzte santakutzak Ibañarrietan

Eguraldia lagun, giro ederrean ospatu dituzte asteburuan santakutzak Ibañarrietan.

Gaurko goiza hitzaren liturgiarekin hasi dute Santo Kristo ermitan, eta ondoren Urtain plazan elkartu dira herritarrak. Bertan egin dute mokadutxoa eta herri kirol emanaldia: harri jasotzen Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta aritu dira; aizkoran berriz, Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño.

Atzo jokatutako zapo jokoak eman zien hasiera aurtengo Santakutzei. Urtero bezala, auzotarrak eta inguruko herritarrak elkartu dira hitzorduaren bueltan, eta asteburuan giro aparta nagusitu da Ibañarrietan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide