Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Atzo, Zestoa FTk aitortza berezia jaso zuen Real Sociedad taldearen eskutik, klub gisa egindako 50 urteko ibilbidea goraipatzeko. Zestoako futbol klubeko ordezkariek azaldu dutenez, “ohore handia” izan da halako errekonozimendua jasotzea, “50 urteko historia” dagoela atzean nabarmenduta.
Ekitaldian, Realeko ordezkariek kamiseta berezi bat oparitu zioten klubari; bertan, “Zestoa FT” izena ageri da. Zestoa FTtik adierazi dutenez, jasotako aitortza “zestoar guztiena” dela sentitzen dute, urte hauetan guztietan klubaren parte izan diren jokalari, entrenatzaile, zuzendaritza eta zale guztiei eskerrak emanez.
Bestalde, elkarteko zuzendaritzak aurreratu du uztailaren 4an Klubaren Eguna ospatuko dutela. Antolaketa lanetan ari direla azaldu dute, eta datozen asteetan emango dituzte egun horren inguruko xehetasun gehiago.