Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro ezin hobean ari dira ospatzen Txikitasunian Haundi eguna Arroabean

Primerako eguraldia lagun, Txikitasunean Haundi Eguna ospatzen ari dira Arroabean. Aurtengoan ere, haur zein helduentzako ekintzez osatutako egitarau zabalaz gozatzeko aukera dute auzotarrek.

Goizean, txikienei zuzendutako ekintzekin hasi dute eguna. 11:30ean Txepetxaren eskutik aisialdiko jarduerak izan dituzte, eta ondoren, eguerdian, herriko trikitilarien triki-poteoak giro paregabea sortu du auzoan. Plazan elkartu dira auzotar mordoxka tartean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituriko Palestinaren aldeko elkarretaratzearekin bat eginez.

Eguerdiko eguzkitik babestuz, frontoian egin dute herri bazkari jendetsua. Bingoarekin alaituko dute bazkalondorena.

Arratsaldean, 18:30ean, aurtengo berrikuntza nagusia izango da: Txinga Erronka. Lau kirolari saiatuko dira Billabierrek duela 40 urte egindako marka hausten: Mikel Agirre, Pablo Álvarez, Lander Ibarluzea eta Andoni Zubiaurre.

Egitarauak jarraipena izango du iluntzean ere:
20:00: Mugi Panderoa taldearen erromeria.
23:00: DJ Indate eta DJ Saizar.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide