Albisteak

[ARGAZKIAK] Saltoka, aurpegia margoturik eta sabelak beteta agurtu dute ikasturtea Arroabeko haurrek

Ikasturte amaierako egunaren bezperan ospatu dute ikasturte amaierako jaia Arroako Herri Eskolako haurrek. Arratsalde osoan giro ederra izan da eskolan, eta puzgarriak, aurpegi margoketa, antzerkia eta mokadutxoa izan dituzte gozagai.

14:30ean hasi dituzte ekintzak, pilotalekuan puzgarrietan saltoka. Ondoren, Txepetxa aisialdi taldearen eskutik, aurpegi margoketa saioa izan dute, eta haur askok kolore eta marrazki ugariz apaindu dituzte aurpegiak. Arratsaldeari amaiera emateko, antzerkia eta ikasturtean zehar ateratako argazkien emanaldia eskaini dituzte, ikasturteko une politak oroituz.

Azkenik, Sakulupe Guraso Elkarteak prestatutako mokadutxoarekin eta sabelak beteta agurtu dute ikasturtea Arroako haurrek, oporrei ongietorria emanez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide