Albisteak
[ARGAZKIAK] Tren txikien zaletasuna partekatzeko festa eguna izan da Iraetan
— 2025-06-21Bost pulgadako trenen estatu osoko zaleak elkartu dira beste urte batez Iraetako zirkuituan. Bertan egoten direnez gain, beste 15 lokomotora egon dira gaurkoan ikusgai, tartean batzuk lurrun eta ikatzez zebiltzanak. Haurrek ere izan dute gainean ibiltzeko aukera.
Iraetakoa da martxan dagoen Euskadi mailako zirkuitu bakarra (hurrengo gertuenekoa IruƱean dago) eta hogei bazkidetik gora elkartzen dira bertako elkartean, zestoarrez gain, Lekeitio, Irun eta Zornotzakoak, besteak beste.
Estatu mailan zirkuituak dituzten elkarteek urtean zehar festa egun bat antolatzeko ohitura dute tren txikien zale hauek eta Iraetako bazkideak beste herrietara joaten diren moduan, gaur Valentziatik, Bartzelonatik, Asturiastik, Gaztela Leondik eta Madrildik etorri dira festara.
Momentu berezia izan dute goizean zehar, izan ere, elkarteko bazkide zen Enrique Barcinilla Iraetako zirkuitua sortzen ibili zen bazkidea hil berri da eta bere ohorez zuhaitz bat landatu dute eta taldeko argazkia atera.
Iraetako elkarteko kideek egun berezi hau baliatu dute hedabide honi adierazteko, bere garaian zaleek zekinetarekin eta justuko baliabideekin auzo lanean osatu zela zirkuitua, baina gaur egun jarraipena behar duela eta premia berriak sortzen ari zaizkiela; aldapatxo baten konponketa eta aterpe baten beharra, besteak beste, eta Udalaren laguntza behar dutela.
Egin zaitez bazkide