Albisteak

Arroabean prest dute karmenetako egitaraua

Adin guztietako herritarrei zuzendutako egitaraua prestatu du aurtengo karmenetarako Arroabeko Festa Batzordeak. Karmen bezperarekin hasita, uztailaren 15etik 19ra bitartean ospatuko dituzte festak eta, urtero bezala, musikak garrantzia handia izango du.

Karroza, bandera igoera, txupinazoa eta musika izango dituzte, karmenetako lehen egunean. Ostegunean, Karmen egunean, futbito txapelketa, meza eta Itxaropena dantza taldearen emanaldia egingo dituzte goizean. Arratsaldean, berriz, jubilatuen bazkaria, herri kirolak, III. Etxera Esku Pilota Txapelketako finala eta mus txapelketa izango dira. Ostirala umeen eguna izango da, eta arratsaldera arte haurrentzako askotariko ekintzak antolatu dituzte. Herri afariaren ondoren, Hoben, The Lio, DJ Indate eta DJ Fury arduratuko dira goizaldera arteko giroaz.

Larunbata, berriz, kuadrillen eguna izango da, eta bazkariaren aurretik, kuadrillen arteko paella lehiaketa egingo dute goizean. Arratsaldea girotzeko, Kuadrilen arteko jolasak zezen txikiekin, enbolatuak eta Hamarru elektrotxaranga. Jai giroa osatzeko, Trikidantz, DJ Bull txosnan eta DJ Saizar, DJ Eddy eta DJ Kroke zentroan ariko dira goizaldera arte.

Igandean, azken egunean, Motx pailazoaren ikuskizuna eta Zestoako bandaren kontzertua izango dira goizean. Sagardo dastaketak, Izer eta Alabierren erromeriak eta bandera jeitsierak agurtu dituzte aurtengo festak.

Bestalde, Karmenetako jubilatuen bazkarirako, herri afarirako eta kuadrilen bazkarirako txartelak Txara dendan erosi ahal izango dira. Horretarako epea uztailaren 13ra arte izango dute arroarrek.

Hona hemen karmenetako egitaraua, osorik:

Uztailak 15, asteazkena. Karmen bezpera
18:00. Karroza.
Herrira iritsitakoan, bandera igoera eta txupinazoa.
23:00. DJ Patx zentroan.

Uztailak 16, osteguna. Karmen eguna
11:00. Futbito txapelketa.
12:00. Meza.
13:00. Itxaropena dantza taldearen emanaldia.
14:00. Jubilatuen bazkaria.
Ondoren, trikitilariak.
18:00. Herri kirolak.
19:30. III. Etxera esku pilota txapelketako finala.
22:00. Mus txapelketa.

Uztailak 17, ostirala. Umeen eguna
11:00. Umeen jolasak.
13:00. Umeen bazkaria.
15:00. Puzgarriak.
Ondoren, 2025eko kintadari ongi etorria eta txokolatada.
19:00. Gozau txaranga.
21:00. Herri afaria.
23:00. Hoben, The Lio, DJ Indate eta DJ Fury.

Uztailak 18, larunbata
11:00. Paella lehiaketa.
14:00. Kuadrilen bazkaria.
17:30. Kuadrilen arteko jolasak Lopene ganadutegiko zezen txikiekin.
Ondoren, Lopene ganadutegi enbolatuak.
19:00. Hamarru elektrotxaranga.
23:00. Trikidantz eta DJ Bull, txosnan.
00:00. DJ Saizar, DJ Eddy eta DJ Kroke, zentroan.

Uztailak 19, igandea
12:00. Motx pailazoa.
13:00. Zestoako bandaren kontzertua.
18:00. Sagardo dastaketa.
19:00. Izer eta Alabierren erromeria.
22:00. Bandera jeitsiera.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide