Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

2026/27 ikasturterako Eskola Kiroleko entrenatzaileak bilatzeko deialdia egin dute Zestoa Herri Ikastetxeak, Ekain Guraso Elkarteak eta Aizarnako Ahurra Guraso Elkarteak. Entrenatzaile edo begiraleek entrenamendu, partida edo bestelako ekintzen arabera, astelehenetik ostiralera eta hainbat larunbatetan egingo dute lana, jardunaren araberako lan-kontratuarekin.
Entrenatzaile izateko, nahitaezkoa izango da MADE (Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile) ikastaroa eginda izatea. Hala ere, prestakuntza hori ez dutenek urrian doan egiteko aukera izango dute. Horrez gain, hainbat ikasketa ere baloratuko dituzte, besteak beste, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko erdi edo goi mailako titulazioa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua, Lehen Hezkuntzako gradua edo ikasketa horietakoren bat egiten aritzea.
Interesa dutenek curriculuma ekaingurasoelkartea@gmail.com helbidera bidali beharko dute. Horretarako epea uztailaren 15ean amaituko da.