Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den ostiralean amaitu zen Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkako haurreskoletan matrikulatzeko epea. Arroabean ordea, epeak uztaila bitartean zabalik jarraituko du, orain arte haur bakarra matrikulatu delako. Gutxienez, hiru ikasle behar dira ikasturtea hasi ahal izateko.
Haurreskolako kideak kezkatuta agertu dira egoera honen aurrean, Arroabean horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia baita. Uztaila bitartean haur gehiagok izena ematen ez badute, haurreskola itxi egin beharko dutela jakinarazi dute ordezkariek. “Aurten arte, 15-25 ume artean izan ditugu ikasturtez ikasturte, eta aurtengoa salbuespena izan da” azaldu dute.
Argazkia: Urola Kostako Hitza
IRUZKINDU