Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, datorren ostiralean, maiatzaren 15ean, Arroabeko San Isidro kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Eskola Txikietako Antzerki Topaketa dela eta.
Trafikoa goizeko 09:00etatik arratsaldeko 16:00etara eten egingo dute, San Isidro kaleak Marduxarra kalea eta Narkis Balenciaga kaleekin gurutzatzen den tartean.
Udalak azaldu duenez, Aizarnako eta Arroabeko eskoletako haurrek hartuko dute parte ekitaldian, baina horiez gain beste hainbat ikastetxetako ikasleak ere bertaratuko dira topaketara. Hori dela eta, haur ugari ibiliko dira auzoan eta segurtasuna bermatzeko hartuko dute neurri hori.