Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Bihar, maiatzak 13, amaituko da Arroabeko San Isidro jaietako herri afarirako txartelak erosteko epea. Afaria, larunbatean, maiatzaren 16an izango da Ederki elkartean, eta txartelak Txara dendan daude salgai.
Helduek 25 euroko menua izango dute: iberikoak, entsalada mixtoa, oilasko errea patatekin, flana izozkiarekin, kafea eta kopa. Haurrentzako menuak, berriz, 12 euro balioko du, eta oilasko errea patatekin eta izozkia izango ditu. Menu begetarianoa edo beganoa nahi dutenek txartelak erostean adierazi beharko dute.