Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Ekainberrik bat egingo du aurten ere Museoen Nazioarteko Egunarekin. Maiatzaren 17an (igandea) ospatuko dute egun berezia, eta Historiaurreko Esperientzia Konpletoa doan eskainiko dute 15:00etan euskaraz eta 16:00etan gaztelaniaz.
Bi orduko esperientzia murgiltzailean, bisitariek Ekainberriko erreplikara bisita gidatua egingo dute, eta historiaurreko biziraupen teknikak ezagutzeko aukera izango dute: sua egiten, ehizatzen eta margotzen ikasiko dute, lehen gizakiek egiten zuten moduan.
Museoen Nazioarteko Egunaren bidez, museoek gizarteari egiten dioten ekarpena nabarmendu nahi da. Aurtengo leloa “Museoak mundu zatitu bat elkartzen” izango da, eta Ekainberrik adierazi du bat egiten duela mezu horrekin.
Deskontuez baliatzeko, sarrerak online erosterakoan “MuseoenEguna” promozio kodea erabili beharko da.