Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Zestoako Udaleko langileek jakinarazi dute ostegun honetan, maiatzaren 14an, grebara batuko direla, gaur goizean bozkatuta hala erabaki ondoren. ELA eta LAB sindikatuek EAEko udaletxeetan deitutako lanuztearen barruan egingo dute greba. Hori dela eta, ez da udal zerbitzurik eskainiko egun osoan zehar, eta udal eraikinak itxita egongo dira.
Langileek azken asteetan egindako mobilizazioekin lotuta dago greba deialdia. Apirilaren 23an bi orduko lanuztea egin zuten eta udaletxe aurrean elkartu ziren euren aldarrikapenak plazaratzeko. Orduan azaldu zutenez, Udalhitz hitzarmenaren negoziazioan benetako aurrerapausoak eskatu nahi dituzte, lan baldintzak hobetzeko eta soldata zein enpleguari lotutako gaiak negoziazio mahaietan lantzeko.
Orain arteko negoziazioetan, ordea, ez dela aurrerapauso handirik eman uste dute bi sindikatuek, eta horregatik deitu dute osteguneko greba. Gainera, ekainaren 4rako ere egun osoko greba deialdia egina dute EAEko udaletxeetan.