Albisteak

“Idi” eta “Agur artzai” film laburrekin emango diete hasiera Arroabeko San Isidroei

Abeltzaintza eta landa kulturaren inguruko film laburren emanaldiarekin hasiko dira Arroabeko San Isidro jaiak. Bi film labur proiektatuko dituzte Arroabeko Eskola Zaharrean: Idi eta Agur artzai. Lehenengoak hamar minutuko iraupena du, eta bigarrenak, berriz, 26 minutukoa. Ondoren, solasaldia egingo dute bi egileekin. Emanaldia ostegunean izango da Arroabeko Eskola Zaharrean, 18:00etan.

Beñat Gerekak zuzendutako Idi film laburrak Aiako idi-proben giroan murgiltzen du ikuslea. Hamar minutuko dokumental honetan, Gipuzkoako probaleku bateko tentsioa, zaletasuna eta jendartea erakusten dira, Iñaki Oliden probalaria eta idiak ardatz hartuta. Giro trinko eta gertukoa lortzen du Gerekak, bakarka egindako lanaren bidez.

Julen Zubieteren Agur artzai lanean, berriz, Gorbeiako azken artzainetako baten bizimodura hurbiltzen da kamera. Julenek eta Joserrak elkarrekin igarotako denboraren bidez, desagertzear dagoen bizimodu baten memoria eta iragana azaleratzen dira.

ARGAZKIA: Idi




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide