Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Endoiako San Asentzio jaien baitan, mus txapelketa egingo dute ostiral honetan, maiatzak 15. Egingo duten II. Mus Txapelketa 22:00etan hasiko da, eta aurretik, 19:00etatik 21:00etara, pintxo poteoa izango da auzoan.
Txapelketan parte hartzeko izen-ematea 20 eurokoa izango da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sariak ere izango dira parte hartzaileen artean: irabazleek txapela eta 300 euro jasoko dituzte; bigarren sailkatuek 200 euro; hirugarrenek 100 euro; eta laugarrenek opariak.
San Asentsio jaietako txupinazoa bihar, maiatzak 14, botako dute 19:30ean, eta ondoren herri afaria egingo dute auzotarrek. Beraz, bihartik iganderarte askotariko ekintzak izango dituzte auzoko festak gozatzeko.