Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Endoiako Asentzio jaiak maiatzaren 14tik 17ra ospatuko dituzte, eta lau egunez askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango da auzoan. Ohiko hitzorduez gain, aurten Endoiako II. Mus Txapelketa, haurrentzako puzgarriak eta kart zirkuitua, DJ festa eta herri kirol erakustaldia izango dira programaren parte.
Jaiei ostegunean emango diete hasiera, maiatzaren 14an, Asentzio Egunean. 19:30ean txupinazoarekin hasiko dira ospakizunak, ondoren meza izango da eta gauean auzo afaria egingo dute Ane Urbieta eta Haitz Martinekin.
Ostiralean, pintxo poteoa egingo dute arratsaldean, eta gauean Endoiako II. Mus Txapelketa jokatuko dute. Parte hartzeko izen ematea 20 eurokoa izango da, eta lehen lau sailkatuek jasoko dituzte sariak.
Larunbata ume eta gazteen eguna izango da. Egunean zehar puzgarriak eta kart zirkuitua izango dira haurrentzat, arratsaldean txokolatada egingo dute eta gauean auzo afaria izango da Endoiako biltokian. Festa giroari amaiera DJ Indatek jarriko dio.
Igandean, meza, Itziarko Andutz dantza taldearen emanaldia, luncha eta auzo bazkaria egingo dituzte. Arratsaldean herri kirol erakustaldia izango da: aizkoran Xabier Zaldua eta Aritz Mugertza ariko dira aurrez aurre, eta harri jasotzen Goizeder Abendibar eta Ainitze Zumetak sei harri desberdinekin egingo dute erakustaldia.
Maiatzak 14, osteguna – Asentzio Eguna
19:30 Txupinazoa
20:00 Meza
21:00 Auzo afaria Ane Urbieta eta Haitz Martinen alaiturarekin
Maiatzak 15, ostirala
19:00-21:00 Pintxo poteoa
22:00 Endoiako II. Mus Txapelketa
Maiatzak 16, larunbata – Ume eta gazteen eguna
12:00-19:00 Puzgarriak eta karts zirkuitua haurrentzat
17:00 Txokolatada
21:00 Afaria Endoiako biltokian
23:00 DJ INDATE
Maiatzak 17, igandea
11:00 Meza
12:00 Itziarko Andutz dantza taldea
13:00 Luntxa
14:00 Auzo bazkaria Endoiako biltokian
17:30 Herri kirolak