Albisteak

[BAZKIDETZA] Danbolineko bazkideentzat zozkatutako Laiak Ardo Dastaketarako txartelek badituzte irabazleak

Hamaikagarren aldiz antolatu du Laiak dendak ardo dastaketa. Aurtengo edizioa maiatzaren 23an izango da, eta hamabi upategi desberdinetako ardoak dastatzeko aukera egongo da; gainera, pintxoak ere eskainiko dira.

Danbolinek gure bazkide guztien artean lau txartel bikoitz zozkatu ditugu, eta honako hauek izan dira irabazleak: Eneko Korta, Lander Zabala, Alejandro Goya eta Marian Aramendi. Irabazleek ardo dastaketan bertan jaso beharko dituzte txartelak.

Eta zu, beti bazkide egitekotan, baina oraindik ez zarela animatu?

Oraintxe da momentua! Egin klik esteka honetan eta egin zaitez Danbolineko bazkide!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide