Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Arteagako espaloiaren lanek aurrera jarraitzen dute, eta aste honetan errepidean bertan egin beharreko lanen ondorioz, trafikoan aldaketak izango dira. Zestoatik Zumaiako noranzkoan doazen ibilgailuek ezingo dute Arteagako lehenengo sarreratik auzora sartu. Horren ordez, errepidean behera jarraitu eta gasolindegi pareko sarrera erabili beharko dute.
Zestoako Udalak jakinarazi duenez, aste honetan zehar egongo da indarrean trafikoaren aldaketa, eta astebururako bidea berriro normaltasunez zabaltzea aurreikusten dute.
Bestalde, espaloiaren lanak direla eta jarritako behin-behineko semaforoa joan den ostiralean kendu zuten. Atzotik, astelehenetik, bertan dauden ohiko semaforoak normaltasunez ari dira funtzionatzen. Udalak barkamena eskatu du lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik.