Albisteak

Aste honetan zabalduko dute Irakurle Gazteen Klubean izena emateko epea

Datorren ikasturterako Irakurle Gazteen Klubean izena emateko aukera zabalduko dute aste honetan Liburutegian. Egitasmoaren arduradunek aurreratu dutenez, aurten bezala, datorren urtean ere bi talde mantentzeko asmoa dute.

Hirugarren urtez egin dute aurten Irakurle Gazteen Kluba, eta guztira 23 gaztetxok hartu dute parte, bi taldetan banatuta. Antolatzaileek pozik baloratu dute izandako harrera. “Geroz eta gehiago dira irakurketa plazeretik bizitzera eta gozatzera animatzen diren gaztetxoak, eta horretan jarraitu nahi dugu”, azaldu dute.

Ikasturteari amaiera emateko, LH5-6 taldeko lagunek Donostiara egin zuten irteera maiatzaren 31n. Aurten irakurri duten Ingelesen hilerria liburua oinarri hartuta, eleberrian agertzen diren hainbat txoko bisitatu zituzten. Besteak beste, Urgull mendiko Ingelesen hilerria eta Abuztuaren 31 kalean kokatzen den protagonistetako baten etxea ezagutu zituzten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide