Albisteak

Gaur egingo du Argiolak Arroabeko instalazio fotovoltaikoaren inguruko informazio saioa

Argiolak gaur arratsalderako deitu du Arroabeko instalazio fotovoltaikoaren saretzearen inguruko batzar informatiboa. Saioa 18:00etan izango da Elkargunean, eta interesa duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute.

Apirila amaieratik martxan dauden eskolako eguzki plaken proiektuaren egoera eta funtzionamendua azalduko dituzte bertan. Horrez gain, autokontsumo kolektiboak argindar fakturetan duen eragina erakutsiko dute adibide errealen bidez, eta parte-hartzaileen zalantzak argitzeko tartea ere eskainiko dute.

Argiolatik argindar faktura eta kontratu berria eramatea gomendatu diete bertaratuko direnei, azalpenak kasu praktikoekin osatu ahal izateko. Batzarra amaitzean mokadutxoa egingo dute, instalazioa martxan dagoela ospatzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide