Albisteak

Ekainaren 13an Kontseiluak Iruñean egingo duen mobilizaziora joateko autobusa antolatu dute Zestoatik

Herriko hainbat eragiletako ordezkariak, abenduan egin zen Pizkundea jaialdiari babesa adierazteko egindako agerraldian

Euskaltzaleon Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen aldeko eragile sozialen bilgune nagusiak. Zestoatik Iruñera joateko autobusa antolatu dute, eta txartelak Portalen daude salgai bost euroan. Autobusa 15:00etan irtengo da autobus geltokitik.

Mobilizazioa 17:00etan hasiko da, eta hiru zutabetan banatuta egingo dute. Zestoarrei Askatasun Enparantzatik abiatuko den zutabea egokitu zaie. Hiru zutabeek Gazteluko Plazan egingo dute bat, eta bertan izango da ekitaldi politiko nagusia. Zutabe bakoitzak “euskaraz bizitzeko baldintzak eratzeko ezinbestekoak” diren hiru oinarriak ordezkatuko dituzte: ofizialtasun osoa, jauzia hizkuntza politiketan eta euskaltzaletasuna. Deialdiaren helburua “euskararen aldeko arnasa soziala hauspotzea eta hizkuntza politiketan beharrezkotzat jotzen den jauziari bultzada” ematea da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide