Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Larunbat honetan, ekainaren 6an, izango da Bidasoatik harago ikuskizuna San Lorenteko ermitan. Jon Garmendiak eta Xabi Solanok hitzak eta musika uztartuko dituzte emanaldi honetan, eta aurtengo Udaberri Kulturaleko azken hitzordua izango da.
Kontzertua 18:00etan hasiko da, eta sarrerak oraindik eskuragarri daude. Interesdunek Turismo Bulegoan edo Arroabeko Txara dendan erosi ahal izango dituzte, 10 euroan.