Albisteak

Udal langileek greba egingo dute bihar eta ez da udal zerbitzurik emango

Zestoako Udaleko langileek greba egingo dute bihar, ekainaren 4an, eta, horren ondorioz, ez da udal zerbitzurik eskainiko egun osoan zehar. Udal eraikinak ere itxita egongo dira.

Greba deialdia azken asteetan egiten ari diren mobilizazioen baitan kokatzen da. Apirilaren 23an bi orduko lanuztea egin zuten eta udaletxe aurrean elkartu ziren euren aldarrikapenak plazaratzeko. Ondoren, maiatzaren 14an ere greba eguna egin zuten.

Langileen ordezkarien arabera, mobilizazioen helburua Udalhitz hitzarmenaren negoziazioan benetako aurrerapausoak lortzea da. Besteak beste, lan baldintzak hobetzea eta soldatei zein enpleguari lotutako gaiak negoziazio mahaietan jorratzea eskatzen dute. Sindikatuek adierazi dutenez, orain arteko negoziazioetan ez da aurrerapen nahikorik izan, eta horregatik deitu dute biharko greba eguna.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide