Albisteak

Asteburuan ospatuko dituzte Ibañarrietako festak

Asteburu honetan izango dira Ibañarrietako festak. Ohiturari eutsiz, zapo jokoak emango dio hasiera egitarauari larunbatean, maiatzak 9, 19:00etan.

Hurrengo egunean, igandean, maiatzak 10, Hitzaren liturgia egingo dute Santo Kristo ermitan, 12:00etan. Ondoren, 13:00etan, herri kirolak izango dira Urtain plazan. Bertan, harri-jasotzaile eta aizkolarien saioak izango dira ikusgai.

Egitaraua

Maiatzaren 9an, larunbata
19:00 Zapo jokoa

Maiatzaren 10ean, igandea
12:00 Hitzaren liturgia Santo Kristo ermitan
13:00 Herri kirolak Urtain plazan:

  • Harriarekin:
    Jon Unanue (Goenatxo III)
    Xabier Aramburu (Guzta)
  • Aizkolariak:
    Mikel Larrañaga
    Eneko Otaño

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide