Asteburuan ospatu dira Santa Kutz jaiak; larunbatean helduek astindu zituzten danborrak, eta igandean umeek. Danbor jotzaileek, pandero jotzaileek, sukaldari, gastadore, zalduntxo txikiek, banderadunek, edota zirikatzaile-buruhandiek herriko kaleak zeharkatu zituzten, herriko musika bandak jotako piezen erritmoa jarraituz. Danborradako beste protagonistetako bat Urolako trena irudikatzen zuen karroza izan zen. Haurren danborradako irudiekin osatu dugun bideoa ikusgai duzue jarraian.