Albisteak
“Azken galdera amari” heriotza eta dolua gaiak jorratzen dituen haur ipuinaren aurkezpena egin zen atzo Portalen
— 2023-11-22Giro goxoan aurkeztu zuen atzo Manex Beristain azpeitiarrak “Azken galdera amari” liburua Portalen. Heriotza eta doluaren inguruan, hausnararaztea du helburu ipuin honek eta aldi berean, horiek lantzeko baliabideak eskaintzea. 5 urtetik gorako haurrentzat zuzendua dago eta heldu baten babesean elkarbanatu eta landuz gero, mami gehiago atera ahal zaio edukiari.
Benetako gertaera batean oinarritzen da historio hau. Idazleak bere bikotea eta familiak pasatakoa kontatzen ditu bertan; ama baten eta bere semearen arteko maitasun istorio sakona. Bizitzaren alde gordina apainketarik gabe islatzen da eta zeharkako adierazpenik gabe heriotza, dolua, bakardadea, galera edota beldurra bezalako hitzak aipatzen dira.
Azaroaren 28an Aizarnan ere izango da liburuaren aurkezpena bertako herri elkarteak antolatuta.
Egin zaitez bazkide