Albisteak
Baratzea negurako prestatzeko ikastaroa antolatu dute asteazkenerako
— 2020-09-14Neguko baratza prestatzen ikasteko tailerra antolatu du Zestoako Udalak hilaren 16an, Iraetako Baratze Parkean. Neguan landa daitezkeen barazkiak zein diren azalduko dute saioan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta doakoa izango da. Bestalde, Furgobaratza bertan izango da eta baratzen inguruko aholkularitza zerbitzua eta hazi ekologikoak eskainiko dituzte.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide