Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Gaztetxearen 30. urteurrenaren ospakizunen baitan, bideo emanaldia, mahaingurua eta kontzertua izan ziren atzo arratsaldean Gaztetxean. Urte guzti horietan gazte asanbladatik pasa diren belaunaldi ezberdinetako herritarren elkarrizketekin osatutako bideoa ikusteko aukera izan zen aurrena. Ondoren, Gaztetxean 30 urte hauetan bizitakoaz hausnartu eta bakoitzak bere bizipenai buruz hitz egin zuen eta amaitzkeo, mokadutxoa eta “The Oiers” talde ondarrutarraren kontzertua.
Urtemugako ospakizunak amaitzeko, Ezapalak, Polybius eta Rodeo taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da maiatzaren 4an, iluntzeko 22:30ean hasita.