Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Lau urteko etenaldiaren ostean, Fundizio Fest musika jaialdia antolatu dute maiatzaren 23rako Fundizio musika elkarteak eta Zestoako Gazte Asanbladak. Goizetik goizaldera arte iraungo duen egitaraua prestatu dute, eta aurreko bi edizioetan bezala, herriko musikariek izango dute protagonismo nagusia kontzertu festan horretan.
Izan ere, hori da musika elkartearen helburu nagusietako bat: herriko musika taldeen sormena eta musikarako grina hauspotzea, eta talde berrien sorrera sustatzea. Musika taldeek entseatzeko erabiltzen duten estazio zaharreko lokala kudeatzeko sortu zuten elkartea, eta berriki eraikin bereko bigarren lokala lortu eta erabilgarri jarri dute.
Jaialdiaren harira, Ibon Telleria eta Jone Exposito Fundizio musika elkarteko kideekin bildu gara, elkartearen nondik norakoak nahiz hilaren 23rako prestatu duten egitaraua gertutik ezagutzeko.