Albisteak

Igor Arrietak Italiako Giroko bosgarren etapa irabazi du

Igor Arrieta (UAE)

Igor Arrietak Italiako Giroko bosgarren etapa irabazi zuen atzo, Potenzan. UAE Team Emirates taldeko txirrindularia Uharte Arakilen (Nafarroa) jaioa bada ere, Zestoako bizilaguna da duela bi urtetatik.

Atzoko etapako azken hamabost kilometroak tentsio handikoak izan ziren Arrietarentzat; izan ere, etapa garaipena Afonso Eulálioren eta haren eskuetan zegoen, eta biek erorikoa izan zuten: lehenik Arrietak eta ondoren Euláliok. Gainera, helmugarako bi kilometro falta zirenean, Arrieta bidetik atera zen. Hala ere, azken 800 metroetan Eulálio indarrik gabe geratu zen, eta Arrietak, atzetik etorrita, garaipena eskuratu zuen.

Sailkapen nagusian, Arrieta bigarren postuan dago, liderrarekiko 2 minutu eta 51 segundora.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide