[BIDEOA] Santa Ageda bezpera 2021

Ez da kopla doinurik entzungo gaur Zestoako inguruetan. Baserriz baserri irten ezin badute ere, herriko santa eskeko kideek bideo bat osatu nahi izan dute: “Aurten bideo bat egitea erabaki dugu. Baserriz baserri ezin dugu joan baina aitortza bat egin nahi izan diegu baserritarrei bideo honekin. Urtero beraiek dira gu etxean hartzen gaituztenak eta aurten, guk ordainetan zerbait ematea erabaki dugu” azaldu dute santa eskeko taldeko kideek.

Bideo horretan, Aitor Salegi eta Gorka Olaizola bertsolariek hartu dute parte. Baserri bakoitzari kopla bana eskaini diete eta azken urteetako argazki eta bideoak ikus daitezke lan horretan. Gaur, baserriz baserri banatuko dute bideoa taldeko kideek.

Hona hemen bideoa: