Albisteak

Larunbatean Abantzuko bi pilotari izango dira Euskal Herriko Banakako Klub Arteko Txapelketako finaletan etxean

Euskal Herriko Banakako Klub Arteko Txapelketako finalak hartuko ditu Zestoako udal pilotalekuak larunbat honetan, ekainaren 27an. Abantzuk etxean bi txapel eskuratzeko aukera izango du, klubeko bi pilotari ariko baitira finaletan.

Aritz Olaizolak, 22 urtez azpiko mailan, buruz buruko Euskal Herriko txapela izango du jokoan Buruzgain B taldeko ordezkariaren aurka. Bestalde, Julen Urrestillak kadete mailako finala jokatuko du Bide Bieta klubeko pilotariaren aurka.

Goizeko 11:00etan hasiko den jaialdian beste bi final ere izango dira. Gazteen mailan, Tolosa C.F. B eta Txukun Lakua taldeak ariko dira nor baino nor, eta nagusien mailan, berriz, Txukun Lakua eta Kurene izango dira aurrez aurre.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide