Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Tenperatura altuak gorabehera, ilusioz eta gogoz ekin diete haur eta gazteek udako oporretako lehen egunetako jarduerei. Herriko txoko guztietan ikus daitezke ur-jolasetan murgildutako ume taldeak, uda giroari kolorea eta bizia emanez. Egun hauetako bero handia dela eta, antolatzaileek hasieran aurreikusitako egitaraua egokitu dute, eta udal instalazioak baliatuko dituzte eguneko ordurik beroenetan eguzkiari eta tenperatura altuei aurre egiteko.
Ekainaren 22an hasi dira aurtengo udalekuak, eta lehen txanda uztailaren 3ra arte luzatuko da; bigarrena, berriz, uztailaren 6tik 17ra egingo da. Udalak udaleku irekiak, kirol udalekuak eta Uda Gazte programa antolatu ditu aurten ere, ehunka haur eta gazteri udako oporretan aisialdiaz gozatzeko aukera eskainiz.
Udalak hiru programa antolatu ditu aurten ere: udaleku irekiak, kirol udalekuak eta Uda Gazte. Guztira, ehunka haur eta gaztek parte hartuko dute bi txandetan banatuta.
Udaleku irekietan (2 eta 8 urte bitartekoentzat), lehen txandan 105 haur ari dira parte hartzen eta bigarrenean 101 izango dira. Programa aurrera eramateko, koordinatzaile bat eta 17 begirale kontratatu ditu Udalak.
Kirol udalekuetan (9-12 urte), lehen txandan 82 haurrek eman dute izena eta bigarrenean 73k. Bestalde, Uda Gazte programan (13-16 urte), lehen txandan 16 nerabe ari dira parte hartzen eta bigarrenean 25 izango dira.
Kirol udalekuak eta Uda Gazte programa antolatzeko koordinatzaile bat eta hamar begirale kontratatu dituzte. Horrela, uda sasoiari ongietorria eman diote herriko haur eta gazteek, datozen asteetan





ekintza eta esperientzia berriez gozatzeko aukera izango dutelarik.