Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Zestoako Udalaren ikuskaritza teknikoa gainditu eta irekiera baimena jaso ondoren, Ibis Styles Zestoa hotelak eta bertako Jentilak jatetxeak gaur, ekainaren 24an, hasiko dute jarduna.
Sansinenea industriagunearen ertzean, AP-8 autobidearen irteeraren ondoan kokatutako establezimenduak 77 logela ditu, eta Accor taldeko Ibis Styles markak Euskal Herrian irekitzen duen lehen hotela izango da. Hotelaren diseinua euskal mitologian eta kostaldeko flyschean oinarrituta dago, eta Jentilak jatetxeak tokiko produktua eta euskal sukaldaritza garaikidea uztartuko ditu. Jatetxeak, eguerdian menua eskainiko du eta karta gauetan, egun osoan zehar pintxoak izango dituzte.
Arduradunen arabera, hotelak aisialdiko bisitariei zein lan arrazoiengatik eskualdera etortzen direnei zuzendutako eskaintza egin nahi du. Horrez gain, aparkalekua eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere izango ditu.