Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

San Isidro kalea eta Karmengo Amaren errepidea lotzen dituen igogailua martxan da dagoeneko. Zestoako Udalak jakinarazi duenez, igogailua abian jartzearekin batera, inguruko hainbat irisgarritasun hobekuntza ere amaitu dituzte. Hala, San Isidro eta Marduxarra kaleak lotzen dituen espaloia zabaldu dute, Karmengo Amaren errepidera igotzen diren eskailerak berritu dituzte eta autobus geltokira iristen den eremua ere handitu egin da.
Proiektua 2025eko urtarrilaren 9an Arroabean egindako auzo-batzarrean aurkeztu zuen Udalak. Orduan, udal ordezkariek jakinarazi zuten lanak 2025ean hasiko zirela eta 2026ko urrirako amaituta egotea aurreikusten zutela.




