[BIDEOA] Santakutzetako helduen danborrada, bideoan

Herria santakutzetan murgilduta egon da egunotan, eta ohiko moduan, danborradak izan dira festetako hitzordu nagusiak. Larunbatean helduen danborradaren txanda izan zen eta giro ezin hobean ospatu zuten herritarrek.

Urtero bezala, zortzi talde atera ziren kalera, eta musika banden laguntzaz herriko kaleak zeharkatu zituzten. Horrez gain, plazan une berezia bizi izan zen. Iaz zendu zen Jesus Aizpurua Txispi, urte luzez Lauiturri elkarteko zuzendari izandakoa, omendu zuten. Danbor desfileko irudiekin osatutako bideoa duzue jarraian.