Albisteak

Minbizia gertutik ezagututa elkartasunezko kontzertuak abiatuko ditu LEOK’K-ek

LEOK’K rock musika taldea zestoarrak norabide berria hartuko du aurrerantzean. Ia sei hamarkadako ibilbidea eta euskaraz argitaratutako sei disko atzean utzi gabe, proiektu solidario bati ekingo dio taldeak: elkartasunezko kontzertuak eskainiko ditu “Minbiziaren Aurka Gipuzkoan” elkartearen alde.

Minbiziaren eragina gertutik ezagutu du LEOK’K-ek, taldekideen artean gaixotasuna bizi izan baitute. Esperientzia horrek bultzatuta, aurrerantzean kontzertuetatik lortutako etekin ekonomikoa elkarteari ematea erabaki dute, haren lana babesteko asmoz.

“Minbiziaren Aurka Gipuzkoan” elkarteak urteak daramatza minbiziaren eragina murrizteko lanean, boluntario, bazkide eta langileen bidez. Gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea, kontzientzia soziala zabaltzea eta ikerketa sustatzea ditu helburu nagusi.

LEOK’K taldeak azaldu duenez, proiektu honen bidez, musika tresna bihurtu nahi dute gizarteari ekarpena egiteko. Kontzientziazioa indartzeaz gain, osasunaren inguruko heziketan lagundu, gaixoak eta familiak babestu eta ikerketa-proiektuak finantzatzen laguntzeko asmoa dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide