[BIDEOA] Zestoarrak santa eskean
— 2025-02-05Goizeko 8:45ean hasi ziren kantuan Ondarbaso baserrian eta Etorra nahiz Sastarrain bailaretan zehar ibili ziren goizean. Hamaiketako txiki bat egin zuten Gisasola egoitzan, laranjadiko tabernetara joan aurretik.
Goizeko saioaren ondoren, Ipintza elkartean bazkaldu eta ohiturari eutsiz Akoako Zubigoena baserritik ekin zioten, berriz, santa eskeko jardunari. Akoan zehar, Zestoako ikastetxeko haurrekin topo egin zuten Aurrekoetxe baserrian.
San Joan egoitza eta hainbat kaleetan abestu ondoren, tabernetan kantatu eta Ipintza elkarteko afariarekin eman zitzaion Santa Eskeko egun luzeari amaiera.
Guztira 25 lagun inguru ibili ziren egun osoan zehar kantuan eta bildutako dirua Noelia Fundazioarentzat izan zen.