Albisteak

Bihar amaituko da Agirok antolatutako mendi zeharkaldian izena emateko epea

Agiro Mendi Klubak mendi zeharkaldia antolatu du larunbaterako. Goizeko 08:00etan, parte-hartzaileak gurutzetik abiatuko dira autoz, eta Aretxabaletako Urkulu urtegian hasiko dute ibilbidea. Arbe errekatik, Penpelin arkutik, Andartotik eta Gurutzeberritik igaroko dira, eta Urkulun amaituko dute ibilbidea. Guztira, 14 kilometroko ibilbidea izango da, eta antolatzaileek adierazi dutenez, helduei zuzendutako egunpasa izango da.

Zeharkaldian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Portalen bihar, asteazkena, baino lehen. Prezioa 5 eurokoa izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide