Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Amancay Gaztañaga elkarrizketatu dute Primeran plataformako Linbo saioan. Ostegunean estreinatuko den Piztiak telesail berriaren sortzaile eta zuzendarietako bat da Gaztañaga, eta horixe izan dute hizpide, umorez betetako late night saioan. Elkarrizketa osoa ikusgai dago ondorengo estekan: https://primeran.eus/w/linbo-d2-8-toc-eta-piztiak. Kontuan izan Primeran ikusteko aldez aurretik saioa hasi behar dela.