Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Bihar arratsaldean trafikoan eragina izango dute Aizarnazabalen jokatuko diren erlojupeko txirrindularitza probek. Lasterketak irauten duen bitartean, Aizarnazabal eta Oikia igarotzen dituen Iraetatik Zumaiarako errepidea itxita egongo da. GI-631 errepidean, ordea, normaltasunez zirkulatu ahal izango da. Aizarnarako sarbidean ere murrizketak izango dira, nahiz eta ez duten erabat itxiko.
Arratsaldean jokatuko dituzte txirrindularitzako erlojupeko Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak. Batetik, elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek Gervaisen Oroimenezkoa izango dute jokoan; bestetik, junior mailakoek Joxe Larrarteren Oroimenezkoa. Guztira, 50 txirrindulari inguruk hartuko dute parte.
Lehen irteerak 18:00etan izango dira Aizarnazabalen, eta azken probak 20:00etan hasiko dira. Horrenbestez, jardunaldia 21:00ak inguruan amaitzea aurreikusten dute.
Ondorioz, arratsalde osoan zehar trafiko murrizketak izango dira inguruan, eta bereziki Iraeta eta Zumaia arteko errepidea itxita egongo da lasterketak amaitu arte. Aizarnarako sarbidean ere eragina izango dute murrizketek.