Albisteak

Hitzek eta musikak gidatutako bidaia eskaini zuten “Bidasoatik harago” saioan

Bidasoatik harago ikuskizuna eskaini zuten larunbatean Kultur Etxean. Hasiera batean San Lorenteko ermitan egitekoak baziren ere, eguraldi iragarpena zela eta, Kultur Etxera lekualdatu behar izan zuten emanaldia, soinu ekipoaren beharrak kontuan hartuta.

Jon Garmendia Txuria idazleak bere bizipen pertsonaletan oinarritutako poesia eta kontakizunak partekatu zituen, Xabi Solano trikitilariaren musikak lagunduta. Bidasoa ibaia izan zen kontakizun guztiak lotzen zituen haria, eta haren inguruko istorioen bidez lurralde eta garai ezberdinetara eraman zituzten bertaratutakoak. Bi sortzaileen arteko konplizitatea nabarmena izan zen emanaldi osoan zehar.

Horrez gain, Garmendiak berak idatzitako hainbat abesti ezagun ere interpretatu zituen Solanok. Une hunkigarriak eta umorezko pasarteak tartekatuz, giro atsegina sortu zuten Kultur Etxean bildutako ikusleen aurrean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide