Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko diputatu Azahara Dominguezek Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako alkateekin bilera egin du Zestoan, eskualdeko garraio publikoaren egoera eta hobekuntzak aztertzeko. Bileran parte hartu du, halaber, La Guipuzcoana autobus enpresako ordezkari Jose Luis Iraetak.
Bileraren ondoren jakinarazi dutenez, ekainaren 15etik aurrera gaueko autobus zerbitzu berri bat jarriko dute martxan UK01 Azkoitia-Donostia linean. Zerbitzu berria astelehenetik ostiralera eskainiko da, 21:15ean Azkoititik Donostiara eta 22:25ean Donostiatik Azkoitirako noranzkoan. Foru Aldundiaren arabera, neurriaren helburua Donostian lan egiten duten Urola Erdiko herritarrei etxerako itzuleran aukera gehiago eskaintzea da.
Bestalde, Zestoako Udalak mahai gainean jarritako eskaeretako bat ere aztergai izan dute bileran. Hain zuzen, UK05 linean Ermuatik ateratzen diren azken autobusak Zestoaraino luzatzeko aukera aztertzeko konpromisoa hartu du Foru Aldundiak. Gai horren inguruan azterketa egingo dutela adierazi dute, etorkizunean zerbitzua egokitzeko aukerak baloratzeko.