Albisteak

Bihar zabalduko da kiroldegiko jardueretan izena emateko epea

Bihar, irailak 1, zabalduko da 2026-2027 ikasturteko kirol jarduera gidatuetan izena emateko epea eta irailaren 15era arte egongo da zabalik. Eskatutako plazak eskainitakoak baino gehiago badira, irailaren 16an egingo da zozketa, eta behin betiko zerrendak irailaren 17an argitaratuko dira. Ikastaroak irailaren 21ean hasiko dira. Izen-ematea kiroldegiko harreran egin beharko da.

Ikasturte berriko eskaintzak Heldua Fit, Yoga, Total Training, OKI, Senior Fit +65, Gazte Fit, Arroa Aktiboa eta Aizarna Aktiboa ikastaroak biltzen ditu. Aurten, gainera, bi berrikuntza izango dira. Batetik, Total Training ikastaroan talde berri bat sortuko da, 15:15etik 16:15era. Bestetik, Gazte Fit ikastaro berria eskainiko da, 12 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Saioak ostiraletan izango dira, 17:00etatik 18:00etara.

Izen-ematea kiroldegiko harreran egin beharko da. Ikastaroak irauten duen bitartean bazkidetzan aldaketaren bat eginez gero, tarifan modu proportzionalean aplikatuko da dagokion aldaketa. Ordainketa bi zatitan edo ordainketa bakarrean egin ahal izango da. Bi epetan ordaintzea aukeratuz gero, ikastaroaren hasieran zenbatekoaren %50 ordaindu beharko da, eta gainerako %50a abenduan. Ordainketa helbideratze bidez egingo da. Informazio gehiago nahi duenak Zestoako Kiroldegira jo dezake.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide