Albisteak
‘Bikain’ ziurtagiria jaso du Zestoako Udalak
— 2018-12-18Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen duen ‘Bikain’ ziurtagiria jaso du Udalak. Gaur arratsaldean banatu dituzte ziurtagiriak Gasteizko Europako Jauregian eta Josetxo Mendizabal alkateak izan da bertan. “Azaroan jakin genuen ziurtagiria jasoko genuela eta gustura hartu genuen albistea” azaldu du alkateak. Horrelako ziurtagiri bat jasotzeak babesa ematen duela gehitu du Mendizabalek.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide