Albisteak

Bilboko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute

Atzo, osteguna, gizon batek bikotekide ohiari arma zuriz eraso egin zion Bilboko Indautxu auzoko etxebizitza batean, eta Gurutzetako ospitalean hil da 34 urteko emakumea. Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz hil den seigarren emakumea da.

Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak gaurko, ostirala. 20:00etan jarri dute hitzordua plazan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide