Albisteak

Datorren ikasturterako aurrematrikula zabalik du Zestoako AEK euskaltegiak

Zestoako AEK euskaltegiak 2026/2027 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea zabalik du. Euskara ikasten hasi edo maila hobetu nahi duten herritarrek ekainaren 30era arte izango dute izena aurrez emateko aukera.

AEKk azaldu duenez, aurrematrikula egiten dutenek hainbat abantaila izango dituzte. Besteak beste, datorren ikasturtean 2025/2026 ikasturteko prezioari eutsiko zaio, ordainketa egiteko aukera malguagoak eskainiko dira eta taldeak osatzeko orduan lehentasuna izango dute.

Aurrematrikula AEKren webgunearen bidez edo AEK euskaltegitan egin daiteke. Maila guztietako ikastaroak eskaintzen dituzte, euskara ikasten hasi nahi dutenentzat zein dagoeneko euskaraz moldatzen diren baina hizkuntza hobetu eta praktikatu nahi dutenentzat.

Informazio gehiago nahi dutenek Zestoako AEK euskaltegira jo dezakete, Kultur Etxeko bulegora gerturatuta. Horrez gain, 670 420 048 telefono zenbakira mezua bidaltzeko edo zestoa@aek.eus helbidera idazteko aukera ere badute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide