Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Larunbat honetan, ekainaren 6an, izango da Bidasoatik harago ikuskizuna. Hasiera batean San Lorenteko ermitan egiteko asmoa bazegoen ere, eguraldi iragarpena dela eta, Zestoako Udalak erabaki du emanaldia Kultur Etxeko aretoan egitea.
Jon Garmendiak eta Xabi Solanok hitzak eta musika uztartuko dituzte Udaberri Kulturaleko azken hitzordu izango den emanaldi berezi honetan. Saioa 18:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude oraindik, eta Zestoako Turismo Bulegoan nahiz Arroabeko Txara dendan eskuratu daitezke, 10 euroan.